XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA.

(2014ko urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

         ABADIÑO, JAUN ETA JABE, ORAIN ARTE.

 

Abadiño izan da Euskal Ligako Lehenengo Mailako hasierako txandetako menperatzaile nagusia. Ohorezko Mailara itzuliko dela aurreikus daiteke, bigarrenarekiko 5’5 puntuko aldea baitu.

 

            Laugarren txandan Peña Rey Ardidi 4-0 nagusitu zaio. Peña Rey Ardid talde historikoa da, baina oso zaila izanen du jaitsiera saihestea, azkena baitoa.

 

            Momentuz, igoera ematen duen bigarren posturako lehian Zornotza eta Urnieta dabiltza.

 

Zornotzak 2’5-1’5 irabazi zion Donibane Kirol Elkartea B-ri. Emaitza eskasa izan zen. Are eskasagoa, kontutan hartzen badugu Iruñekoak Zornotzara 3 jokalarirekin soilik joan zirela.

 

            Urnietak zailagoa zuen Kultur Sustapenaren aurka. Errenteriako taldeak ez du ongi hasi txapelketa, baina orain sutetik ihes betean dabil. Emaitza berdinketa izan zen: 2-2. Bigarren postuan ere, Urnieta eta Zornotza berdinduta, 9 puntuz.

 

            Sestao B-k sailkapeneko toki lasaia hartu nahi zuen. Helburua erdizka bete zuen. 1’5-2’5 irabazi zion Egidazuri. Hala ere, ahalmena bazuen emaitza hobea eskuratzeko.

 

            Orvina Bk eta Calasanzek lehia garrantzitsua zuten Iruñean. Peña Rey Ardid, Donibane Kirol Elkartea B eta, ziur aski, Egidazu jaitsiko omen dira. Laugarren postua, ordea, ez dago batere argi. Kultur Sustapenak atzerapena pilatu du, baina erreakzioa espero daiteke. Beraz, Iruñeko galtzailea harrapakina bihurtuko zen. Izandako berdinketa bi taldeentzat ona da, Kultur Sustapena 2 puntuz azpian baitute.

 

            Bosgarren txandak neurketarik interesgarriena Errenterian dauka. Kultur Sustapenak beste ahalegin bat egin behar du zulotik ateratzeko. Zornotza, ordea, igotzeko beharrezko puntuen bila joanen da.

 

            Sestao B – Abadiño derbi borrokatua izan daiteke. Abadiñok, orain arteko martxarekin segituz gero, Sestao B txiki dezake eta jaisteko zorian utzi. Hala ere, Sestaokoen aldetik erresistenzia gehiago aurreikus daiteke.

 

            Orvina Bk Egidazu gainditu behar luke eta aldeak jarri bien artean. Hala ere, hori mahaietan berretsi beharko da.

 

            Peña Rey Ardid – Urnieta eta Calasanz – Donibane Elkartea B lehiak argiak dira, aldez aurretik. Rey Ardid eta Donibane B taldeek urratsa eman dezakete jaitsierantz. Urnieta eta Calasanz saiatuko dira ahalik eta emaitzarik onena lortzen, beren helburuak betetzen joateko.

 

            2014-02-01.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.